Txikia ziñela amonaren baserrira etortzen ziñen.
Zure aita, arreba eta amarekin.
Nobedadea ziñen gure inguruan.
Aspaldian ez bai zen hain haur txikirik gure ingurura hurbildu.
Gurekin jolasten ziñen.
Zure okerkeri horiekin gozatzen genuen.
Zuri begira.
Begiak alai eta bihotza pozik.
Etxera bidean nindoala, nire amak deitu zidan urduri.
Zure berri eman zidan.
Ez zitzaidan asko gustatu entzun nuena.
"Zatoz etxera Ianire, gauza 1 kontatu behar dizut eta"
Joan nintzen.
Gaitz gaizto bat sartu zitzaizun gorputzean.
Odolean.
Hilabeteak pasa nituen zu ikusi gabe.
Urtea behar bada.
Ez nuen ulertzen nola. Nolatan gerta ahal zitzaizun merezi ez zenuen amets gaizto hura.
Nola?
Egun eta gauak pasatzen zenituen lau paret zurien barruan.
Gaixoen etxean.
Zure etxea ez zen tokian.
Iluntasuna besterik ez dagoen tokian. Argirik ikusten ez den hutsunean.
Une batez ez zenuela aurrera egingo uste nuen.
Uste genuen.
Familia osoa zegoen zure gorputzaren erantzunen zain.
Ez zenuen jaten, ez zure ezpain lodien seinalerik ematen.
Barretxo txiki eta polit hura non sartu ote zen galdetzen nion neure buruari.
Gogoratzen ditut neguko iluntze triste eta euritsu haiek.
Familia oso baserrian.
Jarrita.
Buru makur.
Zure aita, nire osaba, ospitaletik noiz bueltatuko zain.
Zure berri jakiteko zain.
Baina ez zen ezer onik izaten.
Ez atzera ez aurrera.
Ilerik gabe zeunden.
Ez zenuen zure burua ezagutzen.
Beti estaltzen zenuen txano gorri edo urdin haiekin.
Baina kobazulo horretan argi izpi bat sartu zen egun batean.
Zure gorputzak aurre hartu zion gaitzari.
Poliki- poliki baina altzatuz aurrera egin zenuen.
Beldurrik gabe.
Atzean utzitako arrasto zikiñak garbituz.
Eta orain hemen zaitugu.
Gure alboan.
Familiaren besoetan.
Etxean.
Lehengusua zaitut.
Eta ez dizut berriz eskapatzen utziko.
Ez zara joango.
Nire alboan egongo zara.
Biok eskutik joan arte.
Gaixotasuna aurrera daramazu.
Ez zaizu joango.
Baina ez diozu beldurrik.
Zure gorputzean, odolean izango duzu.
Baina bera zapalduz, aurre eginez, eraiki duzu zure bizitza berri hau.
Haurtzaro gaizto hura atzean utzita.
Bizitzako etapa berri bat zabalduz.
Bizi.
Oraindik txikia zara.
Umetxo txiki bat.
Baina familiako printze haundi bat.
Bakarra zara.
Eskerrik asko Josu.
Berandu hasi zinen baina primeran dago! Gadget-en izenburuak euskaratu eta Bikainekoa, benetan!
ResponderEliminar