Udazken arratsaldetan, iluntzen duenean,
gogoratzen dut zure aurpegia.
Zure aurpegiko irribarre goxo hura.
Badira jada 2 urte zure ahotsik entzuten ez dudala.
Baina ez da egun bat pasatzen nire buruan oroitzen ez zaitudanik.
Zu ziñen inguruetako arrantzalea.
Itsasoko maixua.
Egunak pasatzen zenituen etxetik kanpo zure emazteari, seme-alabei, familiari, janaria ekartzeko.
Hillabeteak.
Zure falta somatzen zen etxean.
Egunetan ez zen ageri zure gerizperik.
Gogor lan egin izan duzu itsasoan.
Olatuen aurka.
Hotzaren aurka.
Beldurrik gabe.
Sufritzen.
Utzi zenuen itsasoko lana, eta baserrian murgildu ziñen.
Auzoko artzain bihurtu ziñen.
Guztien maixua.
Arratsalde osoak igarotzen zenituen zelaian ardiei begira.
Egurrezko lau oholen barruan.
Makilla eskuan eta baserritarren txapela buruan zenuela.
Zure aulkian jarrita.
Oraindik gogoratzen naiz, ni ere zurekin joten nintzela asteburuetako arratsaldeak bertan pasatzera.
Zure itsasoko istorioak entzutera.
Baina zahartu ziñen.
Ez ziñen ardien kargu egiteko gai.
Etxean pasatzen zenuen eguna.
Zuri ez gustatu arren.
Zure ilobekin kartetan jolasten.
Baina bista ere joan zitzaizun.
Zure begi urdin horiek betetzen zitzaizkuzun gu ikusitakoan.
Alaitasunez eta aldi berean tristuraz beteak.
Dagoeneko ez zenuen ongi ikusten.
Gaixotasun bat etorri zitzaizun gorputzera.
Ez ziñen ibiltzeko gai.
Bi gurpileko ahulki baten gañean ibiltzen ziñen.
Triste.
Hanka bat ere moztu zizuten.
Ondoren bestea.
Ez zenuen bizitzeko gogorik.
Ezta ilusiorik ere.
Gauero gogoratzen dut zuk egunero errepikatzen zenuen esaldia. " horrela bizi baño nahigo dut hil."
Pare bat urte egon ziñen zure begietan ilusiorik ikusten ez genuela.
Irribarre bat botatzen ez zenuela.
Nire urte eguna baino egun bat lehenago izan zen gure asken besarkada.
Joan ziñen. Bai.
Eta ez zara itzuliko.
Baina nik gaueroko nire ametsetan zaitut.
Iñoz egin ahal izango didaten oparirik politena egin didazu zuk.
Nire ama.
Familia.
AMAMA.!
Zu ziñen gure familiako erregea.
Ziñen eta zara.
BAZARA.!
Eskerrik asko aittitte.!
buaa ianire ze politte! negar eindot!
ResponderEliminarjajajaj nipebai idazterakuen.!
ResponderEliminarPrimeran! Hunkigarria, benetan!
ResponderEliminarosoo politte!!nik be negar eindot!!
ResponderEliminarmxx!!